Honako oharraren bidez, ASEGARCE.COM-ek
(aurrerantzean ASEGARCE PELOTA S.A.)
48001 Bilboko Uribitarte kaleko 18 zenbakian helbide soziala duela,
kokagune honen erabiltzaileei NORBERAREN DATUEN BABESAREN POLITIKA-z
argibidea ematen die.
Norberaren Datuen Babesaren abenduko
13ko 15/1999 Legea beteaz, erabiltzaileek emandako norberaren
datu oro arduradun eta jabea den ASEGARCE
PELOTA S.A.-ren datu pertsonalen fitxategian sartuko dela
jakin arazten da. Aldi berean galdeketetan eskatzen diren datuak
eman eta bidaltzeko ados egotekotan, erabiltzaileak datuok enpresaren
fitxategi automatizatuan sartu eta tratatzeko baimena ematen dio
ASEGARCE PELOTA-ri, hala nola,
kokagune honetan eskaintzen eta eskainiko diren zerbitzuen erabilpen
edota partehartzeagatik sor daiteke informazioa.
Kontrakorik agintzen ez bada, galdeketetan agertzen diren datu
guztiak betetzea beharrezkoa izango da, gauregungo, zehatz, osorik
eta egiazko informazioa izan beharko delarik. Emandako informazioa
egia denaren ardura eta eguneratzea, bidezkoa denean, erabiltzaileari
dagozkio, ASEGARCE PELOTA-ri edonolako
aldaketa jakinarazi behar izango diolarik.
Emandako datuak ezin izango dira jarraian agertzen diren helburuetarako
baino erabili, horrexetarako beharrezkoak ez direnean berehala ezeztatuta
izango direla.
Erabiltzailearen datuen bilketa eta tratamendu automatizatuaren
xedeak honako hauek dituzu: gure produktu eta gaiei buruzko informazioa
egunean jakinaraztea, hala nola beraiei dagozkien berrikuntzak luzatzea;
zure baimena aurretik eskatuta, gure kokagunean agertzen diren produktuak
bidaltzea; zure zalantzak argitu eta mezuak hartzea; ASEGARCE.COM-en
produktuei buruzko zure iritziak jasotzea, edota gure kokagunean
aldiro egin ditzakegun zozketa eta sustapen kanpainetan parte hartzea.
ASEGARCE PELOTA S.A.-k hartzen
duen Norberaren Datuei dagokien informazio osoa, bapestekotasun
osoz tratatzen da, une oro sekretu profesionalaren beharra errespetatuz.
Jasotako datu pertsonalak beste inori ez zaizkio inolaz ere emango,
ezta ASEGARCE PELOTA S.A. dagoen
Taldeko beste erakunderi ere.
ASEGARCE PELOTA S.A.-k Norberaren
Datuak babesteko legeak eskatzen dituen segurtasun maila guztiak
ezarri ditu eta eskura dituen bitarte eta baliabide tekniko guztiak
ipini ditu emandako Datu Pertsonaletan barrena baimen gabeko sarrera,
beraien galera, erabilpen gaiztoa edota aldatzeko aukera ekiditzeko.
Zeuk, Pribatitateko Politika hau onartuz, Merkataritza
Elektronikoa eta Informazioko Gizarteko Zerbitzuen 34/2002 Legearen
21 artikuluaren arabera, ASEGARCE
PELOTA S.A.-k zuri helbide elektronikoa edota beste bide
elektronikoaren bitartez publizidade zein merkatal komunikazioak
igortzeko baimena ematen duzu.
Baimena bertan behera gera daiteke erabat dohainik eta nahi duzun
unean
asegarce@asegarce.com
helbidera mezu bat igorriz.
Erabiltzaileak ASEGARCE PELOTA S.A.-ren
fitxategietan berari dagokion informazioan sartzeko eskubidea du
asegarce@asegarce.com-era
mezu bat bidaliz, akatsak zuzendu, ezabatu edota informazioaren
tratamenduari ezetz esateko.
Aukera hori sinatutako eskutitzaren baten bidez ere gauza daiteke,
N.A.N.aren kopia gehituta, eta fitxategiaren jabea den ASEGARCE
PELOTA S.A.-k 48001 Bilboko Uribitarte kaleko 18an duen gizarte-egoitzara
zuzenduta.
ASEGARCE PELOTA S.A.-k Datuen
Babesaren Politika bere irizpidearen arabera aldatzeko eskubidea
gordeta du, legean, legejakintzan zein enpresa ihardueran aldaketaren
batek eraginda. ASEGARCE PELOTA S.A.-k
aldaketaren bat sartzekotan, kokagune honetantxe argitaratuko luke
testu berria erabiltzaileak datuen babesteko politika ezagutzeko
parada edukiko duelarik. Edozein kasutan, erabiltzaileekiko harremana
kokagunera sartzen den unean ezarrita diren arauen arabera zuzenduko
da.
|