|
|
| Palmaresa |
|
|
|
|
1993/03/21
ALUSTIZA-MAIZ II 1993KO BINAKAKO TXAPELDUNAK
Alustiza eta Maiz II.ak 1993ko Binakako txapelak eskuratu zituzten Gasteizko Ogeta pilotalekua gainezka zela Titin III.a eta Arretxe 22-20 mende hartu eta gero. Irabazleak, nahiz eta markagailuan 16-20 atzetik joan, aurrera jo zuten 22 tantuetara heldu arte, 125 minutu eta 1.582 pilotakada emon eta gero. Giro bikainean jaso zituzten txapelak Maizentzat binaka bostgarrena zelarik. |
|
|
|
|
1993/07/04
RETEGI II.a 1993KO ESKUZ BANAKAKO TXAPELDUNA
Hamaikagarren banakako txapela jantzi zuen Julian Retegik Donostiako Anoeta pilotalekuan Galarza III.aren kontrako finalean. Erasungo pilotariak 22-19 emaitzaz irabazi zuen partidua 3-16 aurretik joan eta gero Baraibarko atzelariak 17na berdindu zuelarik. Azken txanpan Ladis Galarzak ez zuen borobiltzen jakin izan eta Retegik peloteoan eutsiz eta dejadak botata titulua eskuratu zuen 38 urte zituela. |
|
|
 |
|