| Historia |
|
|
|
|
1992/07/17
ASEGARCEKO PILOTARIEN TALDEAREN AURKEZPENA
ASEGARCEko pilotarien taldea Abadiñoko Euskadiko Pilota federakundeko egoitzan aurkezten da.
Orduan enpresako presidentea zen Iñaki Aseginolazak honako adierazpen hauek egin zituen:
“Pilotarako egun handia da gaurkoa. Gogor lan egin eta diru asko jarri behar izan dugu enpresa hau martxan jartzeko, eta etorkizunean askoz ere handiagoa izango den enpresa landu nahi dugu. Pilotariak ahalik eta lasterren jokatzen hasteko irrikitan gaude.”
|
|
|
|
|
1992/07/17
ASEGARCEKO LEHEN PILOTA JAIALDIA
Asegarceko lehenengo pilota jailadia Zornotzako Amorebieta VI pilotalekuan izan zen. Televisión Española-k erretransmititu zuen eta aritu ziren pilotariak hauexek izan ziren:
Bengoetxea IV-Salbidea 18
Ariznabarreta-Maiz II 22
--------------------------------
Bergara II-Errandonea 22
Alustiza-Arretxe 15
|
|
|
|
|
1992/09/06
OLINPIADETAKO URREZKO DOMINADUN GOROSTIZAK DEBUTA EGITEN DU
1992ko Bartzelonako Ollinpiadetan urrezko domina eskuratu zuen Jose Angel Balanza “Gorostiza” pilotari afizionatuak, profesionaletara jauzi egin zuen Ceniceron Asegarceren eskutik.
Bengoetxea IV-Maiz II 22
Gorostiza-Errandonea 16
|
|
|
|
|
1992/09/14
TITIN III.AREN DEBUTA
Titin III.ak debuta egiten du pilotari profesionala gisa Asegarcen.
Augusto Ibañez Sacristanek, Tricioko Titindarren pilotari sendiaren kidea, Baños de Rio Tobian egiten du debuta pilotalekua gainezka eginda.
Bengoetxea IV-Berna 22
Titin III-Maiz II 21
|
|
|
|
|
1992/09/19
FRONTON PROGRAMAREN ESTRAINEKO EMANKIZUNA
ASEGARCEk ekoiztutako telebistako Fronton saioaren lehendabiziko emankizuna.
Errioxako Baños de Rio Tobia herritik egin zen erretransmisioa eta “Barberito” torneoko aurreneko finalaurrekoa zen. Salaberria-Santi bikoteak 22-20 irabazi zien Gorostiza eta Bernari.
Fronton saioa TVEko La 2 katean emititzen zen Euskal Autonomia Elkartea eta Errioxarako eta Tino Rey kazetaria eta Iñigo Salbidea pilotariak izan ziren orduko esatariak.
|
|
|
|
|
1992/11/07
FRONTON SAIOA NAFARROARA IRISTEN DA
Fronton saioa Nafarroarako emankizunak egiten hasten da. Horrekin batera TVEko nazioarteko kanalaren bidez ere emititzen da programaren zabaltzea bieztatzen delarik.
|
|
|
 |