Albisteak

Pablo Berasaluze, Berasaluze II.a izango da hemendik aurrera

14/03/13

Pablo Berasaluze, Berasaluze II.a izango da hemendik aurrera

Pablo Berasaluzek, enpresari egindako eskarea formalaren bidez eta beraiazko desioa azalduz, egun duen kirol izena, hots, Berasaluze VIII.a, bere aitari omendu nahian aldatuko duela, Berasaluze II.a izenera pasatuz.

Aldaketa hau hurrengo asteetan gauzatuko da arlo guztietan izango delarik; kamiseta, publizitatean, partidei buruzko edozen informazioan, etabar.

2016rarte kontratua berritu

Era berean, goizean, 2016rarte Asegarcerekin lotuko duen kontratua sinatu du pilotari berriztarrak. Horrela, Pablo urte horretako apirilaren 30erarte izango da Bilboko enpresaren pilotarien taldean.

Pilota aukeraketa Iruñean

Olaizola II-Ibai Zabala eta Arretxe II-Begino Labrit pilotalekuan egon dira eguerdian, larunbatean jokatuko duten Binakako Txapelketako neurketarako pilotak hautatzen.
Eskuz banakako txapeldunak eta Berrizko atzelariak 104,4-105,4 eta 105,7 gramoko pilotak aukeratu dituzte, eta urdinek aldiz, 106,6, 106 eta 104,5koak.