Albisteak

Bengoetxea VI.a: "Aimarrek partida aparta jokatu du"

09/06/12

Bengoetxea VI.a: "Aimarrek partida aparta jokatu du"

Olaizola II.ak, Mtz. de Irujoen aurka jokatuko du EPELen Eskuz Banakako finala, gaur, finalerdian, Labrit frontoian, Bengoetxea VI.a (22-5) menderatu ostean.

Partida bukatuta, zera esan du Leitzako pilotariak "Aimarrek partida aparta jokatu du. Ia pilota guztiak hormara gurutzatu dizkit eta gainera, gozatu eta frontiseko goiko partean aprobetxatu du nire jokoa erabat deuseztatuz.
Bigarren zatian, presaka aritzeaz gain, jada partidatik kanpo nengoen".

Aimarrek aldiz, kazetarien aurrean erran du " pilota gurutzaten asmatu dut, eta gertatu den hasierako markadoreak eragin handia izan du. Besoko mina ez dut bat ere sentitu".

Datuak:
145 pilotakadak
36:30 min.
Olaizola II: 6 sake y falta bat, 8 tanto, 3 huts.
Bengoetxea VI: 1 sake, 2 tanto, 4 huts.
8-0 8-1 17-1 17-4 20-4 20-5 22-5.