Albisteak

ARBIZUK EZ DU ASEGARCEN JARRAITUKO

31/12/07

Arturo Arbizu iruindarrak Asegarceko pilotari taldea utzi du joan den 22an Labrit pilotalekuan enpresan jokatutako azken partiduaren ondoren. Bertan Oteizak lagunduta 22-7 irabazi zuten Beloki II-Eskuderoren aurrean.

Arbizuk 2000ko urtarrilaren 8an egin zuen debuta profesionaletan Labrit pilotalekuan eta txapel bat lortu zuen 2001eko bigarren mailako binakakoan hala nola Asegarceko lau eta erdiko txapelketako 2003 eta 2005ko txapeldunordetza.