Empresa

Kirol teknikariak

Salvador Vergara

Salvador Vergara - Zuzendari Teknikoa
1952 / 05 / 19 - Etxalar (Nafarroa)

Salbador Bergarak 1973urtean egin zuen debuta profesionaletan. 1993 urterarte egon zen jokatzen, hots, 20 urte, eta lortutako tituluen artean Binakako txapleduna izan da hiru aldiz.
Pilotari profesionala gisa esan beharra dago epe horretan 2.180 partidu jokatu zituela (109 urteko).
Gaur egun Asegarceko pilotarien entrenamenduak gainbegiratzen ditu.

Jose Angel Balanza

Jose Angel Balanza Tobías - Entrenatzailea
1970 / 02 / 26 - Huércanos (Errioxa)

1992 urtean hasi zen pilotari profesional bezala jokatzen eta 2001 urterarte eman zuen kantxetan.
1992 urtean Bartzelonako Joku Olimpikoetan urrezko domina lortu zuen eta urte berean 22 urte azpiko munduko txapelduna geratu zen.
Gaur egun pilotarien entrenatzailea da eta batzutan intendente lanak ere egiten ditu.

Iñigo Simón de la Torre

Iñigo Simón de la Torre - Sendagile Zuzendaria
1959 / 07 / 29 - Bilbao (Bizkaia)

Taugres Baskonia taldearen zerbitzu medikuko zuzendaria izan zen 1988tik 1990rarte.
Soin Hezkuntzako Euskal Institutuko sendagilea izan zen.
1998tik Asegarceko Sendagile Zuzendaria da.

Rubén Beloki

Rubén Beloki - Entrenatzailea
1970 / 08 / 08 - Burlata (Nafarroa)

Ruben Belokik 1992ko profesionaletan debuta egin zuen, eta 1993ko martxoan Asegarcerekin fitxatu zuen, beraz, 18 urte eman ditu pilotarien plantillan.
Bere lehen titulu profesionala, 1992. urtean lortu zuen, 2. Mailako eskuz banakako txapelarena, hain zuzen ere. Harrezkero, titulu-lorpena amaiezina izan da,. 1. mailako buruz buruko lau txapel ditu; horien artean oso esanguratsua den 1995koa da, titulu hori historian bereganatu zuen pilotaririk gazteena izan zelako.
Pilotari profesional gisa jokatu zuen azken partida, 2011ko abenduan izan zen. Gaur egun, enpresako afizionatu saileko arduraduna da.

Pablo Berasaluze

Pablo Berasaluze Zabala - entrenatzailea
1977-09-15 - Berriz (Bizkaia)

Pablo Berasaluzek, Berasaluze VIII.a, 1998ko otsailaren 28an egin zuen debuta profesionaletan eta 2016an pilota utzi zionerako 18 urte eman ditu pilotan. Aipatu behar da, 2013tik aurrera eta zendutako aitaren omenez, Berasaluze II.a izenaz jokatu zuela.
Binakako txapelketan 3 aldiz geratu zen txapeldunorde eta udako torneoetan 9 titulu lortu zituen.
Gaur egun Asegarceko pilotarien entrenamenduen arduraduenetariko bat da.

Etor Mendieta

Etor Mendia Zufiria - Prestatzaile fisikoa
1968/07/10 Lazkao (Gipuzkoa)

Soin Hezkuntzan Lizentziatua. (1993, Gasteiz)
Atletismoko Entrenatzaile Nazional titulua
Goi Mailako Errendimenduan Masterra (2005, COE Madrid)
KEMEN eko Prestatzaile fisikoa 1.996 urtetik aurrera
ASEGARCEko Prestatzaile fisikkoa 2013 urtetik aurrera